ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/05/19 21:23

Azken urtean, gorroto-mezu klasistak eta arrazistak zabaltzeko hainbat deialdi egin dituzte Donostian (Gipuzkoa), Lo que no te cuentan de Donosti (LQNTCDD) Telegram taldearen bidez nagusiki. Oraingoan, baina, Frente Obrerok (FO) eta Juventud Combativa talde faxistek eta "Voxeko jarraitzaile batek" deitu dute mobilizatzera, Altzan. Gure hiri/auzoetan delinkuentzia gehiago ez hartu dute lelotzat.

Deialdiaz ohartarazi eta talde horien "izaera arrazista, matxista eta klasista" salatu dute faxismoaren aurkako hainbat kolektibok, gaitzetsiz faxistek "funtsean esan nahi dutena" dela "gure hiri/auzoetan migrante gehiago ez". Hori dela eta, kontramobilizazio bat antolatu dute: pobreziaren, arrazakeriaren eta faxismoaren aurka, ostiralean 19:00etan Altzako Harria Parkera bertaratzeko deia egin dute.

Kolektibo antifaxistek nabarmendu dutenez, "diskurtso arrazistek geure artean etsaitzea" bilatzen dute. Kontrara, argi utzi dute: "politikari profesionalek eta oligarkek dute gure pobretzearen zein segurtasun ezaren errua", eta horiexek dira "seinalatu" beharrekoak, "ez horren guztiaren ondorio latzenak jasaten dituztenak". "Guretzat aterabide bakarra langile ororen kalitatezko bizi-baldintzen alde lan egitea da", gaineratu dute.

LQNTCDD-ren deialdiak, bertan behera kontramobilizazioari esker

Lo que no te cuentan de Donosti Telegram taldean, iazko udazkenean hasi ziren pertsona migratuak seinalatzeko mobilizazioak zabaltzen, Kaleko Afari Solidarioak (KAS) jopuntuan jarrita. Baina faxismoaren aurkako erantzun irmoa izan zen Donostian: kontramobilizazioak antolatzen hasi ziren hainbat kolektibo, eta azaroan Easo Plazan gertatutakoa izan zen horren isla esanguratsuena. Izan ere, Aniztasuna, elkartasuna eta segurtasuna bai. Arrazakeria, klasismoa, faxismoa ez lelopean egindako kontramobilizazioari esker, porrot egin zuen LQNTCDD-ren kontzentrazioak azaroaren 16an, eta deialdiak egiteari utzi behar izan zioten erreakzionarioek.

NO HAY COMENTARIOS
OSZAR »