Bilboko (Bizkaia) San Mames futbol-zelaian izango da UEFA Europa League txapelketako finala, bihar, iluntzeko 21:00etan. Ingalaterrako Tottenhamek eta Manchester Unitedek neurtuko dituzte indarrak, eta bi taldeetako milaka zale Bizkaiara heltzen ari dira pixkanaka.
Tartean dira Tottenhameko Yid Army taldeko ultra sionistak. Samidounek jakinarazi duenez, "Tottenhameko kamisetekin eta bandera israeldarrekin Bilbon ikusiak izan dira" jada. Ohikoa da zale horiek bandera eta aldarri sionistekin ikustea, bai kalean bai harmailetan.
Hori dela eta, sionistei ezetz esan die berriz Palestinarekin Elkartasuna plataformak: "Palestina erabateko suntsipenera kondenatzen ari diren honetan, argi eta garbi diogu: Sionistarik ez. Ez Bilbon, ez inon!".