AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Ruptly.TV-ren bidez
2025/05/20 08:43

Espainiako Falangeak (FE de las JONS) manifestazio bat antolatu du maiatzaren 23rako, Madrilen. Madrilek auzo seguruak behar ditu. Birmigrazioa da irtenbidea lelopean egin du deialdia. 20:00etan hasiko da mobilizazioa, eta Callao Plazatik Tirso de Molinaraino luzatuko dute, antolatzaileek sare sozialetan zabaldu dutenez.

Komunikatuan, bertaratutakoei eskatzen diete "inoren banderarik ez eramateko", "aurpegia ez ezkutatzeko" eta "erakundearen megafoniak botatako aldarriak jarraitzeko". Martxak Nucleo Nacional talde neonaziaren babesa izan du, eta bere kamiseta ofiziala jantzita bertaratzera deitu ditu militanteak.

Horri erantzunez, kolektibo antifaxistek kontramanifestazio baterako deialdia egin dute. 20:30erako jarri dute hitzordua, Tirso de Molina Plazan, Gure auzoak defenda ditzagun. Etsaiaren aurka, eginbeharrak dei egiten digu lelopean. Deialdia sare sozialetan zabaldu dute, ezabatutako esbastika baten sinboloarekin batera.

EZ DAGO IRUZKINIK
OSZAR »