AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/05/21 19:58

Zornotzako (Bizkaia) Matrailu Gaztetxetik salatu dutenez, herrira eramango dute Bilboko (Bizkaia) BBK Live makrojaialdia. "Horrelako jaialdien bidez, enpresak erabat kontrolatutako eredu kultural bat inposatu nahi dute, instituzioen menpekoa dena, eta etekin ekonomikora eta eduki politiko ororen hustera bideratuta dagoena", azaldu dute Gaztetxeko kideek. Ohartarazi dute, gainera, "lan-baldintza miserableen eta langileon esplotazioaren bidez aurrera eramaten" direla halako ekimenak.

Uste dute BBK Live Zornotzara eramatearen moduko interbentzioak ez direla "erabaki neutralak; eta are gutxiago kultura gazteongana hurbiltzeko saiakerak". Ez hori bakarrik: Matrailuk nabarmendu du halako esku-hartzeak "udalaren diskurtso ofizialarekiko kritikoa edo alternatiboa den adierazpen oro isilaraztea bilatzen duen maniobra politiko gisa" ere ulertu behar direla.

Horiek horrela, aldarrikatu dute "Gaztetxearen proiektua aurrera ateratzen eta alternatiba kulturala antolatzen jarraitzen" dutela Matrailun. Larunbat honetarako, hain zuzen ere, kontzertu bat prestatu dute Gaztetxean: gaueko 21:00etatik aurrera, Skabidean, La Fulla eta Txapelpunk taldeak arituko dira. "Makrojaialdien industriaren aurka, aisialdia Gaztetxean antolatu", erreibindikatu dute Zornotzako kideek.

EZ DAGO IRUZKINIK
OSZAR »