AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Legazpiko eliza. ARGAZKIA / Wikipedia
2025/05/19 10:02

Aurreko astean etxe-kaleratze saiakera bat izan zen Legazpin (Gipuzkoa), Goierriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak jakinarazi duenez. Legez Elizaren jabetzakoa den etxe batean bizi da familia bat, Brinkola auzoan, baina apaiza aurreko ostegunean saiatu zen haiek handik botatzen.

Legazpiko elizgizona beste bi pertsonarekin bertaratu zen aipatutako etxera, eta legez kontra saiatu zen familia handik kaleratzen. Hori gutxi balitz, argindarra moztu zien. Familia horretan, besteak beste, adin txikiko bi pertsona dira.

Legez kontrako etxegabetze saiakera salatzeaz gain, kaleratze guztiak etetera deitu du Goierriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak.

EZ DAGO IRUZKINIK
OSZAR »