AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/05/12 08:33

Maiatzaren 8an, 38 urteko gizon logroñoar bat atxilotu zuten Idiazabalen (Gipuzkoa) eta 32 urteko emakume bat Logroñon, Errioxan, hainbat pertsona migratuk jasandako lan-esplotazioari lotuta. 2025eko urtarrilean hasi zen gertakariei buruzko ikerketa, langile batek gizarte-zerbitzuetara jo zuenean laguntza eske. Ordutik, beste lau salaketa jarri dituzte esplotazio-kasu berdinagatik, eta gehiago izango direla uste da.

Urtarrilean salaketa aurkeztu zuen pertsonak azaldu zuen zuntz optikoa instalatzen jarduten zuela eta egunean hamar orduz baino gehiagoz lan egitera behartzen zegoela, baina, hala ere, jateko nahikoa baliabide ere ez zuela. Jakinarazi zuen, bestalde, esplotatzaileek hitzeman ziotela Espainiako Estatuan bere egoera erregularizatuko zutela, eta hilean 4.000 eurorainoko soldata izango zuela.

Idiazabalen atxilotutako gizonezkoa bi enpresaren administratzaile bakarra da. Antza denez, konpainia horiek baliatzen ditu Espainiako Estatuko nahiz hortik kanpoko beharginak erakartzeko eta haiei iruzur egiteko. Zuntz optikoak instalatzera behartutako langileen kasuan, badirudi azpikontratazio bidez aritu direla lanean, telekomunikazio-operadoreei zerbitzua ematen dieten enpresa instalatzaileentzat.

Egoera administratibo irregularrean egon dira behargin horiek, eta gizarte-segurantzan ere ez diete alta eman. Faltsututako txartelak ematen zizkieten, afiliatu modura ageri zen langileren baten izenean. Horretaz gain, langileek instalazio bakoitzarengatik lortutako diruaren %75 bereganatzen zuen enpresaburuak. Eta geratzen zen %25 horretatik, gainera, %8 gehiago kentzen zien, hainbat "gastu" aitzakiatzat hartuta: paperik gabe aritzeagatik enpresariak ustez bere gain hartu behar zituen hainbat "gastu", berekin sortutako ustezko "zor" bat, gasolina, ostatua eta abar.

EZ DAGO IRUZKINIK
OSZAR »