AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Arabako Alea
2025/06/04 11:48

Gaurko zegoen ezarrita Gasteizko (Araba) Korda espazioaren desalojoa, eta gaua barruan igaro dute zenbait lagunek, erresistentzia gisa. Ertzaintzak gauean bertan itxi du Pintore kalea, huste-lanak errazteko asmoz. Hainbat pertsonak, baina, polizia-lerroaren beste aldean igaro dute gaua, Kordan erresistentzia egiten ari ziren kideekin elkartasunez eta desalojoaren aurka.

Ertzainek gaur goizeko 11:00ak alderako hustu dute espazioa, eta desalojoaren aurka protesta egiten ari ziren pertsonen aurka oldartu dira. Gutxienez bat zauritu dute, sudurra hautsi baitiote, eta bi kide eraman dituzte atxilo, Arabako Alea-ren esanetan.

EZ DAGO IRUZKINIK
OSZAR »