AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/05/28 08:23

Aurten beteko dira 50 urte Gabriel Aresti poeta komunista hil zenetik. Bere oroimenez eta omenez, Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean antzezlana ekoitzi du aurten Ekida Arte Ekimen Sozialistak, eta Euskal Herriko hainbat txokotan ari da taularatzen. Horrez gain, baina, disko bat egin du, Euskal Herriko hainbat artistaren eta talderen eskutik.

Antzerki-lanaren izen bera darama diskoak, Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean. Arestiren poemak oinarritzat hartuta, bederatzi kanta sortu dituzte zenbait artistak, eta horiek biltzen ditu lanak. Hain zuzen ere, Berun, Borla, Elene, J Martina, Nakar, Malakias, Mateo Zikuta, Calié, Mirotz eta Rodeok parte hartu dute diskoaren sorreran.

Ekainaren 5ean aurkeztuko dute emaitza, Bilboko (Bizkaia) Bira Kultur Gunean. Arratsaldeko 19:00etan hasita, diskoa osatzen duten abestiak entzungo dituzte bertan, eta poesia-errezitala eta solasaldia ere egingo dituzte. Doakoa izango da sarrera.

Aresti 50: euskaldun eta marxista

Arestiren heriotzaren 50. urteurrena dela-eta, Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) egun osoko jardunaldi bat egin zuen Bilbon apirilaren 13an. Hiru hitzaldi izan ziren Campos Eliseos antzokian: Arestiren ibilbideaz eta lanaz, artearen eta politikaren arteko harremanaz eta euskararen auziaz aritu ziren saio horietan. Gainera, Ekidak egun horretan estreinatu zuen Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean antzezlana.

EZ DAGO IRUZKINIK
OSZAR »