Donostiako (Gipuzkoa) Etxebizitza Sindikatu Sozialistak jakinarazi duenez, etxegabetua izateko arriskuan dago familia bat Altza auzoan. Hain zuzen ere, datorren ekainaren 13rako jaso du kaleratze-agindua, eta beraz, berehalakoa da arriskua.
Egoera zein den azaltzeko, bilera informatibo bat egingo du sindikatuak ekainaren 9an, arratsaldeko 18:30ean Casares Kultur Etxean. "Etxebizitzaren negozioaren aurrean, antolatzea da aukera bakarra", aldarrikatu dute sindikatuko kideek.